top of page
descarga.jfif

Garapen Iraunkorrari buruzko 2015eko Mundu Gailurrean, NBEko Estatu Kideek Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda onartu zuten, pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta pertsona guztiei oparotasuna bermatzeko xedez. 17 helburu eta 169 xede ditu, baita aitorpen politiko bat ere.

2016-2030 aldirako, nazioarteko garapen-agenda nagusia da, eta erreleboa hartu die 2000. urteaz geroztik indarrean ziren Milurteko 18 Garapen Helburuei. Gainera, unibertsala da eta, horregatik, herrialde guztietan aplika daiteke, “garatuak” deiturikoak barne. Garapen Iraunkorreko 17 Helburuek pobrezia desagerrarazteko, eta desberdintasunak eta urrakortasunak murrizteko mundu-mailako tresna izan nahi dute, giza garapen iraunkorraren paradigmapean. Horregatik, iraunkortasunaren aldagaia txertatu du giza garapenean.

 

Hauek dira 17 helburuak:

​

  1. Pobrezia mota guztiak desagertzea mundu osoan.

  2. Gosea amaitzea, elikagai-segurtasun eta elikadura hobea lortzea, eta nekazaritza jasangarria bultzatzea.

  3. Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.

  4. Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea.

  5. Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea.

  6. Uraren erabilgarritasuna eta kudeaketa jasangarria nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea.

  7. Energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa bermatzea guztiontzat.

  8. Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu vetea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea.

  9. Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.

  10. Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea.

  11. Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.

  12. Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea.

  13. Neurri urgenteak hartzea klima-aldaketaren eta haren ondorioen aurka egiteko (Aintzat hartuta Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Hitzarmena klima aldaketari mundu mailan erantzuteko gobernuen arteko eta nazioarteko foroa nagusia dela).

  14. Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrirean erabiltzea garapen jasangarriari begira.

  15. Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrirean erabili dadila sustatzea, basoak modu jasangarrirean kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.

  16. Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.

  17. Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea.

MOBILITATEARI BURUZKO GALDETEGIA

bottom of page