top of page

GARAPEN IRAUNKORRERAKO HELBURUAK

Garapen Iraunkorrari buruzko 2015eko Mundu Gailurrean, NBEko Estatu Kideek Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda onartu zuten, pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta pertsona guztiei oparotasuna bermatzeko xedez. 17 helburu eta 169 xede ditu, baita aitorpen politiko bat ere.

2016-2030 aldirako, nazioarteko garapen-agenda nagusia da, eta erreleboa hartu die 2000. urteaz geroztik indarrean ziren Milurteko 18 Garapen Helburuei. Gainera, unibertsala da eta, horregatik, herrialde guztietan aplika daiteke, “garatuak” deiturikoak barne. Garapen Iraunkorreko 17 Helburuek pobrezia desagerrarazteko, eta desberdintasunak eta urrakortasunak murrizteko mundu-mailako tresna izan nahi dute, giza garapen iraunkorraren paradigmapean. Horregatik, iraunkortasunaren aldagaia txertatu du giza garapenean.

 

Hauek dira 17 helburuak:

​

  1. Pobrezia mota guztiak desagertzea mundu osoan.

  2. Gosea amaitzea, elikagai-segurtasun eta elikadura hobea lortzea, eta nekazaritza jasangarria bultzatzea.

  3. Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.

  4. Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea.

  5. Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea.

  6. Uraren erabilgarritasuna eta kudeaketa jasangarria nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea.

  7. Energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa bermatzea guztiontzat.

  8. Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu vetea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea.

  9. Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.

  10. Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea.

  11. Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.

  12. Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea.

  13. Neurri urgenteak hartzea klima-aldaketaren eta haren ondorioen aurka egiteko (Aintzat hartuta Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Hitzarmena klima aldaketari mundu mailan erantzuteko gobernuen arteko eta nazioarteko foroa nagusia dela).

  14. Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrirean erabiltzea garapen jasangarriari begira.

  15. Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrirean erabili dadila sustatzea, basoak modu jasangarrirean kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.

  16. Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.

  17. Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea.

Bideo atalean aurten jasotako bideo berriak eta aurreko urteetako bideo bilduma interesgarri bat aurkituko duzu. Aurtengo bideoak bukaeran aurkituko dituzu.

Ekodelegatuekin lanean hasi eta DBH 1 eta 2 mailako ekodelegatuekin patioko garbiketa dela eta honako kanpaina jarri dugu martxan

pf_1605603571.jpg
pf_1605602668.jpg
pf_1605601214.jpg

Batxilergo 2 mailako industria teknologiako ikasleek garapen iraunkorreko helburuekin lotutako  proiektu bat aurrera eraman dute industria  teknologia arloan.

Proiektuaren xedea  telefono mugikorra energia elektriko berriztagarriz hornitzeko gailu elektronikoa bat  eraikitzea da.

zirkuitua.png

Proiektuan irakasleak ikasleekin batera behar dituzten eduki teorikoak  eta praktikoak landuko dituzte proiektuari forma emateko eta guztion artean garapen iraunkorreko hainbat helbururen gainean hausnarketa egingo dute; hala nola materialen birziklapena,  materialen bigarren erabilera (ekonomia zirkularra landuz), hondakinen kutsadura, energia berriztagarrien erabileraren garrantzia( gizartearen ongizate eta etorkizuneko gizarte bat lantzeko).

zirkuitu eskema.png

Proiektuaren funtsa honako hau izango da: Bizikletan dinamo batez sortzen den energia elektrikoa  berriztagarria erabiltzea beraiek aztertutako eta egindako zirkuitu elektroniko baten bidez energia hori telefono mugikorra kargatzeko.

DBH 2 mailako ikasleek udal diagnostikoa egiteko inkesta egin die Galdakoztarroi

Agenda 2030 programaren barruan gure ikasleek udal diagnostikorako materiala bildu dute gero udal foroan tratatu beharreko gaiak zehazteko. Galdakoko biztanlei egindako inkesten bidez haien iritziak jaso eta horren ondoren gelan erantzunak aztertu eta ondorioak aterako dituzte udal forora eramateko 

IMG_9478.JPG
bottom of page