top of page

Zer da Eskolako Agenda 2030?:

 

Eskolako Agenda 2030 hezkuntza-komunitatearen konpromisoa eta ikastetxearen eta haren ingurunearen ingurumena eta alderdi soziala hobetzeko ekintza plana da.


Hauek dira Eskolako Agenda 2030en funtsezko oinarriak:

  • Eskolaren ingurumena hobetzea.

  • Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortzea.

  • Tokiko komunitatean parte hartzea.

Ikasturte bakoitzean, ingurumenaren inguruko gai edo arazo bat aukeratzen da, eta horren inguruan lantzen da programa. Gaia aztertu eta eskolaren eta eskolako ingurune hurbilenaren egoeraren diagnostikoa egiten da. Azkenik, ikastetxeak hobetu beharreko ekintzak definitu eta abian jartzen dira. Era berean, Udalari hiria hobetzen laguntzeko ekintzak proposatzen dira.

Hauek dira 2021-2022 ikasturtean ditugun ekodelegatuak eta ordezkoak


 

bottom of page