top of page

2016-2017 ikasturteko Eskolako Agenda 21 Foroa burutu da Galdakaoko Udaletxean

  • a21 koordinatzailea
  • 5 jun 2017
  • 1 Min. de lectura

Ekainaren 2an, ostirala, Galdakaoko Eskolako Agenda 21 Foroa burutu da Udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Ikasturte honetako gaia espezie exotiko inbaditzaileak izan da.

Ekitaldia baino lehen, Andra Mari BHI, Bengoetxe BHI, Eguzkibegi Ikastetxea HLBHIP, Elexalde BHI, Galdakao GHHI eta Ostalaritza Galdakao BHI ikasteetxetako 35 ikaslek Eskola arteko Foroan parte hatu dute. Bertan, diagnostikoa osatzeko egindako ibilbideen ondorioak partekatu dituzte, eta baita udal arduradunei helerazteko eskakizunak eta konpromisoak.

Ondoren, Galdakaoko Udalak eskaini duen hamaiketakoa eta gero, Foroa ospatu da. Ekitaldian Jasangarritasun eta Partaidetza Zinegotzia den Ruben Seoane, Ingurumeneko udal teknikaria, Eusko Jaurlaritzako Ingurugela-CEIDAren ordezkari batek parte hartu dute, ikasleen taldea zein heuren irakasleekin batera.

Eskolako Agenda 21 ekimenaren barruan ikasturte honetan egindako hainbat jarduerak azaldu ditu ikasleen ordezkaritzak, hala nola udal diagnostikoaren emaitzak, non Galdakaoko fauna eta faunan zenbait espezie exotiko inbaditzailea identifikatu diren.

Azalpenaren ondoren, ikasleek hamaika proposamen egin dute, haietako 4 azpimarratu direlarik:

- Udal lorategietan bertoko landareak landatzea eta inbaditzailea izan daitekeen edozein espezie saihestea

- Udalerrian sartzen diren espezie exotiko inbaditzaile berriak kontrolatzea

- Espezie exotiko inbaditzaileak kentzea, boluntarioen edota langabeen bitartez

- Espezie exotiko inbaditzaileak kontrolatzea: landare-espezieen kasuan, errotik kentzea lehenetsita; animalien kasuan, zainpeko guneetara bidalita.

Ikastetxeek hainbat konpromiso hartu dute:

- Espezie exotiko inbaditzaileak kentzea, posible den lekuetan

- Udala ohartaraztea, espezie exotiko inbaditzaile bat identifikatzen denean

- Ingurukoekin beren ezagutzak partekatu

Udalaren ordezkariek, ikastetxeak egin duen lanarekin esker oneko, eskaerak jaso dituzte eta aurreko ikasturteko eskakizunen jarraipena egin dute, gehienak martxan gaur egun.


Comentários


bottom of page