BC3 Aldaketa klimatikoari buruzko hitzaldia. Charla sobre el cambio climático
- agenda21 IES ELEXALDE
- 1 jun 2018
- 1 Min. de lectura

HITZALDI BAT GAIAN SAKONTZEKO ETA GURE ZALANTZAK ARGITZEKO.
Noiz landu? APIRILA
Iraupena: Ordubete Zuzendua: Ikasleria osoa Lan metodologia Hitzaldiko emaitzak 3 Fitxa betetzea ikasleekin elkarlanean.
BC3ren eskutik: BC3 Basque Centre for Climate Change – Klima aldaketa ikergai, klima aldaketari buruzko ikerketa-gune bikaina da, BC3 Ikerketa Gunea Euskadin dago kokatuta, eta klima aldaketaren zergatiak eta ondorioak epe-luzera ikertzen laguntzen du, era horretan, diziplina anitzeko alor horretan, jakintza sustatzeko.
Zertarako balioko du hitzaldiak? Ondorengo galderei erantzuteko:
1. Klima aldaketa, zer da?
2. Zeintzuk izan daitezke klima aldaketaren ondorioak gugan eta gure ingurunean?
3. Klima aldaketaren zergatiak (edo isurketa iturriak)
4. Zer egin dezakegu guk?
Zer egin dezakegu klima aldaketa ekiditen laguntzeko?
Nola egokitu gaitezke klima aldaketaren ondorioetara?
FITXA 3: HITZALDIKO EMAITZAK
Ikastetxearen izena: ELEXALDE BHI
Jardunaldi teknikoaren data eta parte hartu duten ikasleak: 2018-ko martxoaren 2-an
Jardunaldi teknikoaren emaitzen komunikazioa ikastetxean, data: martxoan- apirilan zehar, ikastetxeko blogaren bidez
ZER IKASI DUGU?:
Klima aldaketa benetan dagoela, zientzia bidez frogatuta.
Gure izurpenak murrizteko energiari, garraioari eta industriari begiratu behar diogu, hauek bait dira gehien kutsatzen dutenak.
Energia dela gehien kutsatzen duen sektorea
ZEINTZUK IZAN DIRA GURE ZALANTZAK ETA ERANTZUNA ZEIN IZAN DA?
Ez genekien nola berotzen zen lurra eta erantzuna izan da gizakiok kutsatzen dugulako, gehien bat.
Zeintzuk izan dira eragile nagusiak? Energia batez ere, industria,…
Negutegi efektuak zer dakarren: itsasoaren mailaren gorakada.
PROPOSAMEN ETA KONPROMISOEN IDEIAK ATERA AL DITUGU? ZEINTZUK IZAN DIRA?
PROPOSAMENAK:
Bide gorri gehiago ipintzea herrian eta herritik kanpo.
Zuhaitz gehiago landatzea herrian.
Zakarrontzi gehiago ipintzea.
Argi energia garbiagoa izatea.
KONPROMISOAK:
Zaborra ez bota lurrera.
Garraio publikoa eta bizikleta gehiago erabiltzea.
Etxean, eskolan,… energia aurreztea.
Comments