UDAL FOROA
- agenda21 IES ELEXALDE
- 7 jun 2022
- 1 Min. de lectura
Aurten ekainaren 1an eskola agenda 2030 udal foroa izan dugu.
Gure ekoordekariek parte hartu dute eta eskola foroan adostutako proposamenak alkateari eta zinegotziei luzatu zaie, haien erantzunak jaso eta guztion artean lortutako konpromisoak bateratu egin ditugu.
Alkatearen esanetan institutorako bidean dauden oztopoak gainditzeko plangintza aurreratu bat ari dira aztertzen. Agian gauza batzuk ez dira erraz konponduko (autopistaren gaineko zubiaren arazoa), baina martxan daudela eta arazoari konponbidea emateko borondatea azaldu du.
Gure ekoordezkarien lana eta institutoko komunitateak egindako hausnarketari esker arazo bat planteatu eta udalak irtenbidea ematea lortu dugu. Hau da gure lanaren helburua GIHen ikuspegitik guztion aretko lankidetza bultzatzea.


Comments