top of page
  • a21 koordinatzailea

DBH 3.mailako ikasleak Zugastietara ibilaldia


Azaroaren 15 eta 21ean, DBH 3.mailako ikasleek Zugastietara Ibilaldia egin zuten. Ibilbidean zehar egin zituzten jarduerak hauek dira:

  • Ibilbide didaktikoa: La Arboledako lakuetako gunean egin zen, alderdirik bereizgarrienak aztertuz eta interpretatuz. Alde batetik, alderdi naturalak (geologia, flora, etab.) eta, bestaldetik, meatzaritza lanen ondorio direnak, hau da, gizakiak ingurunean esku hartzearen ondoriozkoak (putzuak, harrobiak, azpiegiturak, etab.).

  • La Arboleda: auzo garrantzitsu honetara bisita, meatzariak bertan kokatu ziren lehen urteetan zer-nolako egoeratan bizi ziren eta bizi baldintza horiek zein bilakaera izan zuten ezagutzeko.

  • Paisaia karstikoa: kareharrizko egitura bitxi honetara bisita, gizakiak mea erauzteko lanetan utzitako aztarnak ikusteko. Bestalde, ikuspegi panoramiko bikainei esker, Meatzaldea bere testuinguru geografikoan kokatuko zen.


bottom of page