top of page
  • a21 koordinatzailea

AGENDA 21 gabon iraunkor batzuen alde


Gabonak gerturatzear daude eta elexalde institutoko Agenda 21 osatzen dugun kideok gabon iraunkorrago batzuen aldeko sentsibilizazio kanpaina martxan jarri dugu.

Kanpaina gauzatu ahal izateko hainbat kolaborazio izan ditugu:

  • DBH 1.mailako ekodelegatuek lan paregabea egin dute institutoko sarreran zintzilikaturik jarri ditugun gabonetako bolak eraiki eta apaintzerako orduan, jardun honetan DBH 2A gelako ikasleen laguntza ere eskertzekoa izan da. Boletan idatzi ditugun mezuak hauek izan dira:

  • Erabiltzen ez duzuna norbaiti eman.

  • Gabonetan emozioak oparitu, doakoak dira.

  • Gabonetan ere zentzuz kontsumitu.

  • Kontsumo arduratsua elkartasunaren adierazlea da.

  • Kontsumo arduratsuak naturarekiko errespetua erakusten du.

  • Institutoko sarreran material birziklatuz egindako zuhaitza ere kokatu dugu (zuhaitza takila berrien kartoizko bilgarria erabiliz eraiki da). Lan honen ideia garatzerako orduan, plastikako irakasle den Madalenak lagungu digu, eta eraikitze prozesuaren artista Benjamin atezaina izan da, mila esker egindako lan izugarriagatik.

  • Zuhaitzaren apainketarako Plastika ikasgaian DBH 3.mailako ikasleek apaingarri desberdinak sortu dituzte. Apaingarriak zuhaitzan zintzilikatu ondoren, zuhaitza erabat jantzita geratu da.

  • Gorputz Heziketako irakasle den Estherrek ere material birziklatuz eginiko gabonetako apaingarri eder bat kokatu du irakasle gela dagoen pasiloan, gune honetan ere gabon giroa somatzeko asmoarekin.


bottom of page