Jardunaldi teknikoa institutuan. ZER DIRA ESPEZIE INBADITZAILEAK?
IMG_1478 Captura de pantalla 2017-01-18 a las 6.39.46
Urtarrilaren 19an Gorka Menendez (Ingurumen Zientzietan Lizentziatua eta Biologia eta elikadura zientzietan Doktorea) institutuan egon zen espezie inbaditzaileei buruzko jardunaldi tekniko bat ematen.
Saioan, DBH ko ekodelegatuak eta 2.batxilergoko Lur eta Ingurumen Zientzietako ikasleek parte hartu zuten.
Jardunaldiaren hasieran espezie inbaditzaileak zer diren azaldu zuen Gorkak, ondoren gure inguruan aurki ditzakegun espeziei buruzko informazioa aurkeztu zuen eta bukatzeko, lan taldean, gure herrian aurki ditzakegun espezie exotiko inbaditzaileen presentzia murriztu eta/edo ekiditzeko zerbait egin dezakegun eztabaidatu zen.
Lan taldeetan landutakoa amankomunean jarri ondoren, bai gure partetik, bai udalaren partetik hartu ditzakegun konpromesu eta proposamenak fitxa batean idatzi genituen.
IMG_20170119_121313





Comentarios