top of page

UDALERA BISITA

  • Foto del escritor: agenda21 IES ELEXALDE
    agenda21 IES ELEXALDE
  • 17 feb 2018
  • 2 Min. de lectura

3. DC-ko ikasleak Udalera bisita egin zuten urtarrilaren 31-ean Udalak herri mailan ingurumenaren alde eta aldaketa klimatikoa ekiditzeko egiten dituen ekintzak ezagutzeko.

. ZEIN EKINTZA BURUTZEN DIRA HERRI ETA/EDO ESKUALDE MAILAN KLIMA ALDAKETAREN AURREAN?

Klima aldaketaren aurrean sentsibilizazio, komunikazio eta parte-hartze hainbat ekintza burutu dira eskualde mailan.

Hauek dira 2008tik aurrera garaturiko ekintzak:

  • Klima aldaketaren inguruko pelikula eta eztabaida (Una verdad incómoda) 2007.

  • Ikastaroa: Udalerriak eta hauen papera klima aldaketaren inguruan. Eraginkortasun energetikoa argiteri publikoan, 2008

  • Aste Berdea: (2008 y 2009). Bideoa eta eztabaida klima aldaketaren inguruan (Tierra) 2008 urtean eta Bideo eta eztabaida klima aldaketaren inguruan (la hora 11) eta beste hainbat ekintza 2009 urtean.

  • Etxe berdeak ingurumen hezkuntza ekimena. Etxeetan baliabideen erabilera eta energia eta ur kontsumoak murrizteko fakturak murrizteko eta klima aldaketari aurre egiten laguntzeko ekimena garatu da Nerbioi Ibaizabalgo zenbait familietan

  • Zuhaitz eguna

  • Berotegi efektuko gasen inbentarioa, urtero kalkulatzen da.

  • Actívate Plus: Aktibatu + programak familiek etxean eta ikasleek ikastetxean aktiboki parte hartzea sustatu nahi du. Behin programa osatuta, gai hauei ekingo zaie: erosketa-hondakinak, ura, energia eta mugikortasuna.

  • Nerbioi Ibaizabalgo eskualdeko energia ataria

  • Galdakaon, urtero, Europako Mugikortasun astea ospatzen da, garraioetan kontsumitutako energia murrizteko.

  • Aurten eskolei zuzendutako eraginkortasun energetikoaren aldekosentsibilizazio ekintzak antolatu dira Galdakaon.

  • Galdakaon 1.824 Ha. erabili dira zuhaitz landaketak egiteko eta horri esker 488.253 (tCO2) isuri konpentsatu dira.

Gure udalean eta eskualdean zenbait ekintza garatzen ari dira energia berriztagarrien alde eta baita energia kontsumoak murriztu eta era arduratsuan erabiltzeko ere, honela, lehen aipaturiko erronka horren aurrean lanean ari garela ondorioztatu badezakegu ere, oraindik lan asko dagoela egiteko garbi daukagu.

Urtea

Ekintza

2009

Kale argiterian, energia eraginkortasuna hobetzeko, aldaketa hainbat auzotan: Altzadi, Kurtzean, Tximelarre, Urretan eta Zuatzaurren.

2010

Udaletxeko ikuskaritza energetikoa.

2012

CEP Urreta I eta II-ko inguratze termikoaren hobekuntza obrak.

2014

Udal brigadarentzako 2 Ibilgailu elektrikoen erosketa.

2014

Erletxe Industria guneko kale argiteriaren aldaketa (energia eraginkorrago kontsumitzeko helburuarekin: LED) + Ikuskaritza luminikoa.

2014

CEP Unkinako inguratze termikoaren hobekuntza obrak.

2015

CEP Urreta I eta II-ko argiteriaren aldaketa energia eraginkortasuna hobetzeko.

2015

Udaletxeko argiteriaren aldaketa energia eraginkortasuna hobetzeko.

2016

Polikiroldegi eta Zuatzuko futbol zelaiaren ikuskaritza energetikoa.

2016

Lehen Hezkuntzako Zentroen ikuskaritza energetikoa.

2016

Herriko hainbat guneetan kale argiteriaren aldaketa energia eraginkortasuna hobetzeko (Led).

2016

CEP Egiako zonalde baten argiteria aldaketa.


Comments


bottom of page